Astekaria



Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut:


1. Astea

Urriaren 15a, osteguna

Lehendabiziko egunean lehendabiziko ikasgaiaren nondik norakoak zeintzuk ziren azaldu zizkiguten, ondoren, gure ezagutza zeintzuk diren jakiteko inkesta bat betearazlea eginez eta irakasleari bidaliz.

Hauek izan ziren proposatutako galderak eta haien erantzunak hurrenez hurren:


Galdetegia

1. Ezin dut zabaldu dokumentu bat, koadro bat ateratzen zait esaten aplikazio bat bilatu dokumentua zabaltzeko. Zergatik gertatzen da hori?

- Dokumentoa zabaltzeko programarik ez daukagulako edo ordenagailu berak dokumentua irikitzeko formatua ezagutzen ez duelako (abrir con...)

2. Dokumentu bat gordetzerakoan zera esaten dit aparatuak: “Ez daukazu memoria nahikorik” zer gertatu da? Zer egin dezaket?

- Memoria guztia beteta dagoelako. Beharrezkoak ez ditugun artxiboak ezabatu, usb bat erabili...

3. Atxiki bat bidali nahi dut baina oso denbora luzea hartzen du. Zergatik ? Zeregin dezaket?

- Pisu asko duelako, interneteko konexioa mantxo dabilelako. Artxiboa konprimitu, dauzkagun konexioak gutxitu (kendu mugikorra, bestelako ordenagailua...), habiadura handitu...

4.Zer da hardware?

- Zerbait fisikoa (prozesagailua, pantalla, teklatua...) Euskarri fisikoa.

5.Zeri deitzen zaio software?

- Izapide fisikoa ez duen programa, aplikazio, driver.... Euskarri logikoa.

6.Zer da sistema eragilea?

- Funtzionatzeko behar duen euskarria.

7.Zein erabiltzen duzu?

- Windows, Android.

8.Zeuk erabiltzen dituzun horietaz aparte, besterik ezagutzen duzu?

- Ubuntu, ios, linux

9.Zenbat MB daude GB batean?

- 1024 MB

10.Zergatik daukate luzapen bat fitxategiek (.dot, .jpg, .ppt, ....)

- Jakiteko zein motatako fitxategia den. Ikt ko ideaia bat ematen digu.


Urriaren 16 ostirala 


Internetek eskaintzen dizkigun herramienta ezberdinak ikusi ditugu. Alde batetik korreoarekin zerikusia zutena ( gmaileko etiketak, desbideraketak beste korreo batzuetara...).

Ondoren google driven dauden konpartitzeko aukera ezberdinak eta karpeten sorkuntza nola egiten diren errepasatu ditugu.

Azkenik google bilatzailearekin sartu gara, alde batetik dokumentu akademikoen bilaketa eta hauei buruzko erreferentziak lortzeko nola egin eta bilaketa zehatzagoak izango direnak nola egiten diren + eta - ikurra erabiliaz

2. Astea


Urriaren 22a, asteazkena


Blogari buruzko azalpenak eman dizkigu. Ondoren, hau sortzeko kontutan izan beharreko hainbat irizpide emanez (ortografia, gure datuen babespena...)

Blogari buruzko gai ezberdinak proposatu behar izan ditugu:

Eskola eta musika / Gorputz hezkuntzaren garrantzia lehen hezkuntzan / Haurrak eta naturaren kontzientzia / Matematikaren garrantzia lehen hezkuntzan / Baliabide teknologikoen garrantzia lehen hezkuntzan /

Gaien lista bat egin ostean, hauetako bat hautatu eta Blogger bat sortu dugu, hemen, hainbat herramienta ezberdinen azalpena jasoz ondoren hauek aplikatzeko (widgetak, koloreak, tamainuak, http ren bidezko wiggetak txertatzea...)


Urriaren 23a ostirala


Gure blogaren inguruan beste hainbat herramienta ezberdin erabili ditugu (beste erabiltze batzuek gurera ekartzen, perfileko argazkia aldatzen, fondoa aldatzen eta ezin baldin bada erabili tamainua dela eta argazkia editatzen) Picture Manager programa erabiliaz. Baita pestaina bidezko orrialdeak sortzen ere, azkenekoz, gure bloga eraberritzeko denbora ere eman digularik


3. Astea


Urriaren 29a, osteguna


Gaurkoan ere blogari aldaketa batzuek egin dizkiogu.
RSSak gehitzen ikasi dugu, hau da, gai bateri buruz dauden berri guztiak gure webgunera ekartzen.

Bestalde, creative comons erabili dugu, honen bitartez, guk sortutako dokumendu ezberdinei basbes bat emateko intentzioz.


Azkenik, bideo(vimeo,youtube),diapositiba(slidshare) ,liburutxo (issu) eta bestelako ekarpenak gurera ekartzen ikasi dugu bai alde batetik esteka eta bestalde html-ren bidez

*ikasitako guzti hau ondoren gure blogeko ekarpenei aplikatzeko intentzioz irakatsiak izan zaizkigu*


Urriaren 30a, ostirala

Blogen eraabilarari buruzko galdetegi bat luzatu digu, lehenik gure kabuz hau erantzun beharrez eta ondoren, taldetxo batzuetan hau komentatu eta horri buruzko hausnarketa eginez, azkenik talde bakoitzak txostentxo bat egin eta hau aurkeztu beharrez; bai alde batetik egelara igoz zein guztion aurrean, klasean aurkeztuz.

4. Astea



Urriaren 5 eta 6an Modulu lana dela eta, klaseen etenaldia egon zen.




5. Astea



Urriaren 12a osteguna


Gaurko egunean, Microsoft Office Word-ari buruzko hainbat barne herraminta batzuek aztertu egin ditugu (berriak zein ezagutzen genituenak ere). Horretarako herraminta guzti hauek aplikatzeko testu prestatu bat luzarazi digun.


Hasteko bi dokumentu paraleloki ezartzen ikas dugu (oso erabilgarria bi testurekin batera lan egin behar baldin badugu). Ondoren gure testu barruan ierarkikoki mailakatzeko eskematzen ikasi dugu, ondoren erreferentziak eta bibliografia sortzeko oso baliagarria izango zaiguna.


Aurretik ezagututako margen justifikazio, portaden txertatzeak, orrialde zenbakitzeak, estekatzeak ( bai kanpo lotura eta testu barnean dauden beste erreferentziak kontutan hartzeko) eta testuaren ortografia akatsen berrikusketa nola egiten den ere berrikusi ditugu.


Azkenik, bibliografiak lantzeko tresnetara bueltatuz, liburuen mentzioak egiteko lanabesa topatu dugu, ondoren, automatikoki, espreski berarentzako atal berezi bat sortzeko aukera emango diguna. Azkenik komentatzeko, bibliografia egoki eta automatiko bat egiten ikasi dugu, jakinik era eskematikoan ondo justifikatuta egotea errespetatu behar genuelarik.


Urriaren 13a ostirala


Azkenengo proiektua izango dena martxan jarri dugu. Horretarako, hau lantzeko talde giroarekin zerikusia duten bi ekintza ezberdin egin ditugu.

Alde batetik, esaldi batzuei buruzko bakarkako analisi bat egin behar izan dugu ikusten genituen bestelako arazoak zein ziren identifikatuz, ondoren taldean adostu eta azkenik klasean partekatu eta hausnarketa egiteko.

Ondoren "jeta" eta "utziei" buruzko testu bat irakurri dugu, hauk taldean nola "lan" egiten duten identifikatuz eta hauei aurre egiteko nola egin genezaken.Testu berarekin, berriz ere, taldetan ezarri eta konklusio batzuek atera ditugu azkenik, berriz ere klasean partekatzeko.

Azkenik, proiektuaren akta orria aurkeztu zaigu nola betetzen den esanez

6. Astea



Urriaren 19a osteguna

Talde lanari hasiera eman diogu, beharrezkoa den sites-a sortu eta bertan beharrezkoak direk atal ezberdinak zabaldu lan ezberdinak eskegitzeko.

Ondoren, talde fitxa amaitu ostean, IKTei buruzko mapa kontzeptual bat sortu dugu ondoren hau ere gure sitesetan eskegitzeko


Urriaren 20a ostirala

Konpetentzia digitalak eta eskolan duten eragina jorratzeari ekin diogu, Hau lehendabizikoz, teoria maila aztertzeko aditu baten ustezko konpetentzia horrek zein azpiatal ezberdinetan banatu eta eta hauen azalpen labur bat eman du.

Ondoren, berak esplikatutakoarekin gehi gure hausnarketa jarri beharrez mapa kontzeptual bat osatu behar izan dugu alde batetik zer den konpetentzia digitala, zein biost atal ezberdinetan banatzen den, eskolan duten eragina isladatu behar izan dugu.

Azkenik esteka interesgarriak gordetzeko programa bat ikusi dugu, hgurrengo ekintzari hasiera emanez.Delicious



7. Astea




Urriaren 26a osteguna

Greba dela eta ez zen klaserik egon

Urriaren 27a ostirala

Klase hasieran proposatu zitzaizkigun esteka batzuek zein gurera ekarri nahi genituen batzuek (Ikteei buruzko plangintza ezberdinak) delicious programaren bitartez gorde eta "tag"ezberdinak jarrri genizkion, horietako bat egotikasun maila zein zen eta bestelako datu batzuez bete izan genuelarik, ondoren, gure Sitesean sartzeko.

Hurrengo ariketa web 2.0 programaren bat aztertu ta horri buruzko zenbait galderari erantzutea genuen eginkizuntzat hau ere azkenik gure Sitesean sartzeko. 

Hori gutxi baldin bazen ere, tartean, Sitesari forma ematen hasi ginen, oraindik nahiko triste baitzegoen.

8. Astea


Abenduaren  3 eta 4an Modulu lana dela eta, klaseen etenaldia egon zen.

                                   9. Astea



Abenduaren 10a osteguna

Azkeneko ariketa aurkeztua izan zaigu, IKTen bitartez hezkuntzari dagokienezko programazio baten prestakuntza bideratzea... horretara zein baliabide behar eta ze nolako helburu eta zein premisa izango dituzten  hasi gara pentsatzen eta ekiten... hasi besterik ez... 

Abenduaren 11a ostirala

Datorren astean azkena, jada lanei kaña sartzeko ordua iritsi da eta zer hobe lana banatzea baino... Amaiera gertu dagoen arren, oraindik ere lanaldi handiak ditugu baita klaseko ordutegietatik kanpo ere; bloga apaindu, arriketei txetua jarri, driveko estekak jauziak ez daudela zihurtatu, dena zuzen dagoela ikusi.... eta bai, ikasgaiari amaiaiera emateko honi buruzko aurkezpentxoa prestatu!              

              10. Astea


Abenduaren 17a osteguna

Egin beharreko guztiak burututa, azkenekoz, talde ebaluazio orria osatu dugu  lan guztiak amaitzeko asmoz. Hurrengo 

* Hurrengo eguna azkena dela jakinik, gure proposamenaren aurkezpenarenaren banaketa egin dugu, biharko dena prest utziz.

Abenduaren 18a ostirala

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina