Hona hemen euskarazko testuak itzultzen lagunduko digun Androiderako tresna berria dugu mahai gainean: Mitzuli.
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mitzuliLabetik atera berri den tresna honek
Google Translatorrek egiten duen modu berean itzultzen du:
Teklatuaren bidez, testua aplikazioan bertan idatziz.
Kameraz, itzuli nahi dugun testuari gure gailu mugikorraren kamera erabilita argazki bat ateraz.
Ahotsaren bidez, itzuli nahi dugun testua ozen esanez.
Gainera afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduarekin egiten du lan.